2025KO MAIATZAKK 15
Karmelitak Amorebieta-Etxanoikastetxean, gure ikasleei aukera bereziak eskaintzen dizkiegu, haien garapen pertsonala eta akademikoa bultzatzeko. Horren adibide da Dual Diploma programa, gure Batxilergoarekin batera AEBetako High School-a ikasteko aukera ematen duena. Horrela, gure ikasleek bi titulu eskuratzen dituzte.
Programa 2. DBHtik has daiteke, baita 3. eta 4. DBHn edo 1. Batxilergoan ere. DBH 2. mailan hasten direnek aukera dute ikasgaiak urtez urte banatzeko eta Batxilergoko ikasketa-karga arintzeko. Guztira, sei ikasgai burutzen dira (lau derrigorrezko eta bi hautazko), astean 3 eta 5 ordu artean eskaini behar izanik.
Esperientzia hau online eta ingelesez garatzen da, eta hizkuntzaren ezagutza hobetzearen gainetik, ikasleen autonomia, pentsamendu kritikoa, gaitasun digitala eta antolaketa pertsonala ere lantzen dira. Programa hau AEBetako hezkuntza-sistemak aitortzen du, eta Florida Estatuko Hezkuntza Sailak, U.S. Department of Education-ek eta beste hainbat erakundek babesten dute.
KarmelitakAmorebieta-Etxano ikastetxean, hezkuntza mundurako atea dela ulertzen dugu, eta programa honek aukera paregabea eskaintzen du gure ikasleentzat. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan eskolako arduradunekin.