Ikasketa Kooperatiboa -inklusioa

"IKASI KOOPERATZEN, KOOPERATUZ IKASI" 

Lan eta Ikasketa Kooperatiboa, ikas-ekintzak esperientzi sozial eta akademikoa bilakatu daitezan antolatzera bideratzen dauan ikuspuntua da.

Ikasleek taldean eta talde lez garatzeko lan egiten dabe, ikasle guztien inklusioa ere erreztuz.

 

HELBURUA:

Eskola dinamiko eta bizia sortzea, sormen izpirituagaz, barritzailea eta Teknologia barriak erabiltzen dauzana. 

Etapa guztietako irakasle taldeak Ikasketa kooperatiboaren inguruko formakuntza eta praktikarekin jarraitzen dogu, guztion ikaskuntza eta inklusibitatea errezten dauan metodologia lez.

Zonaldeko Berritzeguneak (b09 Durango) elkar ikasteko foro bat proposatzen dau, “Unibersitat de VIC”eko (UVIC) adituen laguntzaz. 

Ilusioz hartzen dogu, gure Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko apostua dalako.