Covid protokoloari emandako erantzun bikaina Karmengo Ama Ikastetxean

2020KO IRAILAKK 30

Covid protokoloari emandako erantzun bikaina Karmengo Ama Ikastetxean

Karmengo Ama Ikastetxeko hezkuntza komunitate osoa –ikasleak, irakasleak eta familiak- erantzun ezinhobea ematen ari zaio koronabirusaren hezkuntza erronkari. Ikastetxean ezarritako protokoloek emaitza bikaina eman dute eta ikasleen jarrera eredugarria laguntzen ari da, zalantzarik gabe, ikasturte hasiera konplexu honi aurre egiteko.

Karmengo Ama Ikastetxeak, lehen minututik, kontingentzia plan landua sortu zuen eta ikastetxera egokitu zuen Eusko Jaurlaritzak agindutako protokoloa.
Garbiketa, gel hidroalkoholikoa, bizikidetza talde egonkorrak edo jantokian hartutako neurriak behar bezala funtzionatzen ari dira. Iraila amaituta, ikastetxean ez da ezagutu covid transmisio kasurik. Hala ere, irakasleek eta ikastetxeko arduradunek adi-adi jarraitzen dute uneoro.

Honek guztiak, gainera, ezin du ahaztarazi hezkuntza proiektua, bereziki adin txikienetan, harreman afektiboa inoiz baino beharrezkoagoa denean.
Haur Hezkuntzako neska-mutilek jarraitzen dute jolasten, ikasten eta elkarrekin harremantzen –funtsezko jarduerak beren garapenerako- bizikidetza talde egonkorretan. Beren ongizate emozionala lehentasunezkoa da Karmengo Amarentzat, horregatik arreta etengabea da.

Alerta egoerak jarraitzen du eta, horregatik, ikastetxeak xehetasun guztiekin markatuta du ‘Covid ibilbide pedagogikoa’, zailtasunak-zailtasun, ikaskuntza prozesuak berme guztiekin aurrera egin dezan.

Informazioa ematen jarraituko dugu…

 

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »