Karmengo Ama Ikastetxeak prest du ikasgeletara itzultzeko jarduketa plana

2020KO IRAILAKK 3

Karmengo Ama Ikastetxeak prest du ikasgeletara itzultzeko jarduketa plana

Karmengo Ama Ikastetxeak dagoeneko du ikaslegetara itzultzeko jarduketa plana pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko. Familiei bidali den dokumentuak jarraibideak zehazten ditu eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako gidalerroetara egokitzen da.

Zentroak ekainean egina zuen kontingentzia plana. Orain, beste jarraibide batzuk zehaztu ditu, Eusko Jaurlaritzaren dekalogoaren arabera. Norabide bateko eta mailakatutako irteerak eta sarrerak, sarbide berrien garbiketa, edozein koronabirus kasu isolatzeko identifikatutako taldeak, kanpoko espazioen ustiapena… 50 orrialde inguruko dokumentuak, jarduteko jarraibide guztiak zehaztasunez biltzen ditu, nolanahi ere, emaitzen arabera aldatu daiteke.

Izan ere, Karmengo Ama Ikastetxeak Eskola Kontseiluarekin, Gurasoen Elkartearekin eta ikasleekin kontrastatuko du plana, eta etengabe aztertuko du, hobetu daitekeen edozein alderdi aldatzeko.
Zentroak gogor egin du lan azken asteetan, ikasleek jarduerari ahalik eta modu seguruenean ekin diezaioten, eta familiek ere konfiantza osoa izan dezaten egunero seme-alabak ekartzerakoan.

Izan ere, ikasle txikienak, haurtzaindegikoak, Karmengo Ama Ikastetxean daude, batez ere, kanpoko espazioetan, zentroaren balio handi bat, oraingo honetan inoiz baino baliotsuagoa dena. Maisuen eta andereñoen konfiantza eta maitasuna funtsezkoak dira ere une honetan.

Dena den, edozein nobedade, garaiz jakinaraziko dugu.
 

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »