Gozatu asteburuaz KAI Festan

2024KO MAIATZAKK 30

Gozatu asteburuaz KAI Festan

Maiatzaren 31 eta ekainaren 1a kirol, elkartasun eta dibertsio jarduerez beteta egongo dira familia osoarentzat

Jaia ostiral honetan, maiatzak 31, hasiko da, gustu guztietarako jardueraz beteriko egunarekin. 15:15etik 19:30etara, gurasoek eta ikasleek kirol, denda eta izozki solidarioez, gimnasia erritmikoaz, robotika jardunaldiaz, saski infantilaz, dantza modernoaz eta xaboi-ponpa solidarioez gozatu ahal izango dute. Gainera, taberna eta ogitarteko beroak 20:30ak arte egongo dira eskuragarri. Jardunaldiari amaiera emateko, Iluntzean taldearen kontzertua izango da 19:30etik 21:00etara.

Larunbata eukaristia batekin hasiko da, 10:15etan. Ondoren, KAI zirkoa, alkartasun denda eta izozkik, aurpegi margoketa, jolasak, puzgarriak, txutxe banaketa eta paellen aurkezpena izango ditugu. Goizean zehar, futbol eta saskibaloi txapelketez, Kai triki taldearen kalejiraz eta Zornotzako Musika Bandaren musikaz ere gozatuko dugu. 16:00etatik 18:00etara, ur puzgarriak egongo dira eskuragarri eta jaia txokolatada batekin itxiko dugu 18:30ean. Gainera, 15:30ak arte ogitarteko beroak egongo dira eta taberna irekita egongo da jaia amaitu arte.

Ez galdu gurekin une ahaztezinak ospatzeko eta partekatzeko aukera!
 

Egitarau osoa hemen:

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »