5 urteko ikasleak Baratzen izan dira

2024KO APIRILAKK 19

5 urteko ikasleak Baratzen izan dira

Eskola txangoak beharrezko hezkuntza-tresnak dira. Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleek hamaika irteera egiten dituzte ikasgelan ikasitakoa hobeto ulertzeko. Duela gutxi, 5 urteko umeak Baratze baserri eskolan izan dira, ingurune naturala, artea, jasangarritasuna eta ingurumena bertatik bertara ezagutzen.

Izan ere, haurrek naturarekin duten kontaktua ona izateaz gain, ezinbestekoa da ume osasuntsu eta zoriontsuak izan daitezen. Bestalde, Baratzeko egonaldia hezkuntza-esperientzia bat da, ikasleentzat elkargune, gozamen eta konexio gune dena. Txikiak haiek ezagutzen, maitatzen, errespetatzen eta zaintzen duten aparteko landa-ingurune natural batean integratu dira.

Esperientzia honetan ikasi dute pertsonen ekintzek egunerokotasunean duten garrantzia eta nola lagundu nekazal eta natur munduaren jasangarritasunean eta biodibertsitatean: Kontsumo jasangarriaren garrantzia, gertuko eta sasoiko produktuena eta nola lagundu ekonomia zirkularrean.
 
Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »