2024KO MARTXOAKK 14
Bizikleta erabiltzeko sarrera programak mugikortasun iraunkorrari buruz irakasteaz gain, ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzen eta baloreak indartzen ditu
Karmengo Amak inguruan bizi-ohitura osasungarriak eta iraunkorrak sustatzeko lan egiten du egunero. Txirringaeskolan programaren bidez, bizikletaren kultura ezartzen du ikasleen artean, ez bakarrik garraiobide gisa, baita aisialdirako eta kultura eta kirol ikaskuntzarako tresna gisa ere.
Bizikletak eskola-ingurunean erabiltzeko programa honen bidez, ikasleek, bizikletaren erabilerak dakartzan onura desberdinez jabetu eta kontzientzia hartzen dute. Txirringa eskolan programak, bizikletaren erabileraren baloreak ere sustazen ditu: Konfiantza, zintzotasuna, ulermena, borondatea eta komunikazioa.Horrezgain, zirkulazioaren gaineko irakaskuntza, seinaleak eta bide-hezkuntzaren oinarri bezala oinezkoarekiko errespetua. Gainera, Zikloturismoak kirol ohiturak sustatzen ditu. Jarduera fisikoa bultzatzen da etahorrek bizi ohitura osasungarria dakar.
Karmengo Amaren ustez, garrantzitsua da balore horiek guztiak eskola-esparruan sustatzea, ikasleek ohitura seguruak eta arduratsuak har ditzaten beren egunerokoan.