2024KO OTSAILAKK 22
Ingurumen hezkuntza oso garrantzitsua da ikastetxearen proiektuan. Ikasturte honetan zehazki, 17. helburuaren lemapean lan egiten ari dira: "Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak". Horretarako, Karmengo Amaren komunitate hezitzaileak egunero egiten du lan ikasleak honen inguruan kontzientziatzeko.
Oraingoan, ikastetxeko ekoarduradunek txoko berdea apaintzeko elkartu dira, horrela, Ortzadar txokoan bihurtuz. Gune hau Eskola Agenda 30ak dituen helburuak aurrera eramateko leku aproposa da, ikasle eta irakasleek batera egunero egiten duten lanari esker.
Hezkuntza elkarte bezala garapen jasangarriaren alde lan nekaezinean ari da Karmengo Ama, ikastetxean bertan eta baita inguru hurbilean ere, kontsumo arduratsuaren alde (papera, plastikoa, energia, ura…) eta ingurumenaren zaintza bermatzen duten erabaki eta jarreren alde.