DBH 2. mailako ikasleek energia sortzeko modu jasangarri bat asmatu dute Amorebieta-Etxanoko auzo batean
STEAM diziplinak (Science, Technology, Engineering, Arts, Maths) hainbat gai eta eta ezagutza uztartzen dituzten proiektuak dira, eta Karmengo Ama Ikastetxean egunero lantzen dira hainbat ekimenen bidez. Adibidez, duela gutxi, ikasleek ideia bat garatu dute elektrizitatea modu jasangarrian sortzeko Amorebieta-Etxanoko auzo batean.
Horretarako, ‘Arazo Egoeretan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI)’ metodologia erabili dute. Estrategia didaktiko honen bidez, ikasleek hainbat egoera aztertzen dituzte eskoletan lortutako ezagutzak praktikan jarriz. Kasu honetan, Fisikan, Matematiketan eta Teknologian landu duten teoria praktikan jarri dute herriko auzokideak energia arloan modu independienteagoan bizi daitezen, ingurumena errespetatuz.
Azken emaitza energia sortzeko prozesu osoa erakusten duten maketa erakargarri batzuk dira. Horrela, STEAM diziplinak ikaskuntza estimulatzailea eta osoa sustatzeko aukera pregabea bihurtzen dira: ikasleek taldean lan egiten dute, elkarrekin erabakiak hartzen ikasten dute eta arazoak modu sortzailean konpontzeko gaitasuna hobetzen dute.