2023KO MAIATZAKK 10
Helburua da hobekuntzarekiko inplikazioa eta jasangarritasunarekiko konpromisoa saritzea
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak ‘Eskola jasangarriaren’ ziurtagiria eman dio Karmengo Ama Ikastetxeari hobekuntzarekin duen inplikazioagatik eta iraunkortasunarekin duen konpromisoagatik. Sariak erakusten du ikastetxea koherentea dela bere eguneroko jardunean Eskola Agenda 2030 programaren helburuekin.
Ikastetxeak hezkuntza etapa guztietara eramaten du konpromiso hori, eta hainbat proiekturen bidez egiten du. Adibidez, Haur Hezkuntzako Txikilorategiaren bidez, sasoiko barazkiak dituen baratzearen zaintzarekin, birziklatzeari buruzko dinamikekin, elikadura osasungarriaren inguruko kontzientziazioarekin…
Hori guztia helburu argi batekin: lan egitea garapen jasangarriaren alde, kontsumo arduratsuaren alde hurbileko ingurunean eta ingurumenaren zaintza bermatuko duten erabakiak eta jarrerak hartzearen alde.