Inspira STEAM proiektua, martxan Lehen Hezkuntza 6. mailan

2023KO URTARRILAKK 24

Inspira STEAM proiektua, martxan Lehen Hezkuntza 6. mailan

Ekimenaren helburua da bokazio zientifiko-teknologikoak ikusaraztea eta bultzatzea neskatilen eta emakumeen artean

Karmengo Ama Ikastetxeko Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleak Inspira STEAM proiektuarekin hasi dira jada. Ekimen aitzindaria da eta nesken eta emakumeen arteko bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen duen sentsibilizazio eta orientazio ekintzetan oinarritzen da.

Taldeko mentoring teknika erabiltzen da STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean. Neska mentore zientifikoek eta teknologoek haien eguneroko lanaren berri ematen diete ikasleei era guztietako gaiak lantzen dituzten saioen bidez: inguratzen gaituzten estereotipoak, egiten duten lan mota…

Helburua da emakumeen lana ikusaraztea zientzia eta teknologia arloetan, zalantzak argitzea eta autoestimua sendotzea, nahi izanez gero, haien ibilbide profesionala esparru horretan hasteko.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »