Karmengo Ama Ikastetxea

Frutaren Jaia, elikadura osasungarria sustatzeko jarduera familien parte-hartzearekin

2022KO EKAINAKK 16

Frutaren Jaia, elikadura osasungarria sustatzeko jarduera familien parte-hartzearekin

Karmengo Ama Ikastetxeak abian jarri du ‘Frutaren Jaia’ ekimena helburu argi batekin: elikadura osasungarria sustatzea eta ‘Ikaskuntza-zerbitzua’ metodología bultzatzea.

Duela gutxi, elikadura programa berritu du plater elikagarri eta gosegarriekin, funtsezkoak ikasleen ongizate fisiko eta mentalerako, eta elikadura osasungarriaren aldeko apustu hori familiekin partekatu nahi izan du ekintza sortzaile eta dibertigarri baten bitartez.

Gurasoek mazedonia gozo batez gozatzeko aukera izan dute eta ekintzaren bat egin da polikiroldegiko “txikigunean” txikienekin (0, 1 eta 2 urte) eta beste etapetako ikasleen laguntzarekin, ikaskuntza solidarioa sustatuz. Gainera, topaketa hau familiak elkar ezagutzeko eta loturak sendotzeko aukera izan da.

Dinamika honek helburu argia du: familiak hezkuntza proiektuan inplikatzea eta, aldi berean, bizikidetza osasungarria eta giro atsegina sustatzea.

Bideoa

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Lege-oharra irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Lege-oharra irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »