Bisita pertsonalizatuak 0,1 eta 2 urteko hezkuntza proiektua ezagutzeko

2022KO APIRILAKK 22

Bisita pertsonalizatuak 0,1 eta 2 urteko hezkuntza proiektua ezagutzeko
Bisita pertsonalizatuak 0,1 eta 2 urteko hezkuntza proiektua ezagutzeko

Karmengo Ama Ikastetxeak bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditu familiek 0, 1 eta 2 urteko hezkuntza proiektua ez ezik, instalazio eta zerbitzuak ezagutu ditzaten. Gainera, etapa honetarako matrikula zabalik dago urte osoan.

Ikastetxeak hezkuntza integrala haurtzaindegitik lantzen du eta arreta berezia jartzen du 0 eta 2 urte bitarteko ikasgeletan, non ikasleek kalitatezko hezkuntzarako lehen urratsak ematen dituzten.

Karmengo Ama Ikastetxeak xehetasun guztiak zaintzen ditu egonaldia positiboa eta aberasgarria izan dadin ikasle eta familientzat, momentu oro bidelagun izanik egiten du.

Haurtzaindegiaren helburuetako bat da familiek euren lan-bizitza seme-alaben eskola-bizitzara egokitu ahal izatea, egokitze aldia behartu gabe. Horregatik, ikastetxeak familien erosotasunaren aldeko apustua egiten du, ordutegi malgua eskainiz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, zentroarekin harremanetan jar zaitezkete:

Sabino Arana kalea, 24
48340 - AMOREBIETA-ETXANO Bizkaia
Telefonoa: 94 673 09 35
cmtkarmengo@karmengoama.eus

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »