Karmengo Ama Ikastetxea

Eskolaz-kanpoko ekintzak bueltan dira Karmengo Ama Ikastetxean

2021KO URRIAKK 27

Eskolaz-kanpoko ekintzak bueltan dira Karmengo Ama Ikastetxean
Eskolaz-kanpoko ekintzak bueltan dira Karmengo Ama Ikastetxean

Karmengo Ama Ikastetxeak martxan jarri ditu berriro eskolaz-kanpoko ekintzak. Eskaintza zabal baten bidez, ikastetxeak ikaskuntza eta dibertsioa sendotzearen aldeko apustu garbia egin du eskola-ordutegitik kanpo ere: ingelesa, euskara, euskal dantzak, trikipanderoa, marrazketa eta margolaritza, gitarra, dantza modernoa eta robotika.

Ekintzak 13:00etik 15:00ak arte egiten dira eta Soraya Agirregoikoa (trikitixa eta panderoaren kasuan), IAE (Eskolaz-Kanpoko Ekintzen Institutua) eta Aprenditeka Koop (Robotika) enpresen bidez kudeatzen dira.

Aukera paregabea da ikasleek ikasteko, ondo pasatzeko eta ikaskideekin sozializatzeko. Gainera, eskolaz-kanpoko ekintzek  gaitasun berriak ezagutzeko eta hobbyak eta zaletasunak partekatzeko aukera eskaintzen dute giro atsegin eta abegitsuan.

Karmengo Ama Ikastetxeak egunero lan egiten du ikasleen motibazioa sustatzen duten jarduerak martxan jartzeko.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Lege-oharra irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Lege-oharra irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »