Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa

HELBURUA:

Irakaskuntza - ikaskuntza prozesua hobetzea, partaidetza - metodologiak orokortuz eta sistematizatuz.
 
METODOLOGIAREN DESKRIBAPENA
Komunitate zerbitzua, hezkuntza eta autoezagutza lotzen ditu, ikasteko esperientzia aberastuz, hiritartasuna, giza konpromisoa eta guztion ongizatea bermatuz.
Ikaste prozesua eta  zerbitzu solidarioa  konbinatzen  dituan  hezkuntza proposamena da. 
 
 
KARMENGO AMA IKASTETXEAREN PROPOSAMEN PEDAGOGIKOA
Eskeintzen dan ikaste eskeintzak, bai DBHko 3. mailan “IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIOA” ikasgaiaren bidez, ikastetxeko beharrizan desberdinei erantzunez eta bai DBHko 4. mailan “JAKINDURIA BABESTU” programaren bidez garatzen dogu.
 
DBH3. mailan proposamena aukeragai moduan eskeintzen dogu, era sistematikoan proiektu honetan jarduteko.  Proiektuaren garapenean parte hartzen daben irakasle eta ikasleek, inguruan dagozan beharrizanak aztertzen dabez, ondoren laguntzeko proposamenak egiteko.

DBH4. mailan, udaleko “Nafarroa zentroko adinen egoitzan dagozan petsona eta langileen kolaborazioari esker, intergenerazionala dan JAKINDURIA BABESTU programa garatzen dogu. Ikasleek 3. adineko pertsonalaz harremanak eta alkar ekintzak bideratzen ditugu ikasturtean zehar.

Hala ere, ikastetxeak, bere izaeratik, alkar-laguntza bultzatzen dituan beste hainbat proposamen esekeintzen ditu.