16

mar

Eskola-aktibitatearen jarraipena bermatzen duten kanalak

2020ko martxoak 16
Gure arteko harremana ziurtatzeko eta eskola-lanen jarraipena egiteko, gure komunikazioa honela garatuko dogu:
 
- Familiei bideratutako komunikazio orokorrak eta jarraibideak Educamos Plataformaren bidez (oharrak eta jakinarazpenak) eta baita posta elektronikoaren bidez helaraziko deutsueguz.
- Haur Hezkuntzako 2. Zikloa: orientabide orokorrak emailez helaraziko deutsueguz 
- LH 1. mailatik 4. mailara arte, ikasleen eskola-jarduerarekin loturiko ikaslanak familiei mailaka emailez helaraziko jatzuez.
- LH 5. mailatik aurrera, ikasleek zuzenean jasoko dabe eginbeharrekoa tutore edo irakasleen bidez. Hala ere, informazio orokorra eta beste ohar batzuk batzen dauan jakinarazpena ere bideratuko jatzue.
 
Beste alde batetik, emondako bi gomendio orokorrak azpimarratu nahi deutsueguz:
 
1. ADI EGON EDUCAMOS ETA EMAIL BIDEZKO KOMUNIKAZIOARI
 
2. ARDURATSU JOKATU Osasun sailak gomendatzen dituan neurriak bete mesedez.