2022KO EKAINAKK 16
Karmengo Ama Ikastetxeak abian jarri du ‘Frutaren Jaia’ ekimena ikastetxean bertan prestatzen diren menu osasungarriak familiei erakusteko. Duela gutxi, elikadura programa berritu du plater elikagarri eta gosegarriekin, funtsezkoak ikasleen ongizate fisiko eta mentalerako.
Karmengo Ama Ikastetxeak elikadura osasungarriaren aldeko apustu hori familiekin partekatu nahi izan du ekintza sortzaile eta dibertigarri baten bitartez. Gurasoek mazedonia gozo batez gozatzeko aukera izan dute eta hainbat ekintza egin dira polikiroldegiko “txikigunean” txikienekin (0, 1 eta 2 urte). Gainera, topaketa hau familiak elkar ezagutzeko eta loturak sendotzeko aukera izan da.
Dinamika honek helburu argia du: familiak hezkuntza proiektuan inplikatzea eta, aldi berean, bizikidetza osasungarria eta giro atsegina sustatzea.