Karmengo Ama Ikastetxeak Bakearen Eguna ospatzeko ekintza anitzak aurrera eramaten ditu

2017KO OTSAILAKK 2

Munduan bakea egotearen beharra eta garrantzia azaltzearen helburuarekin, Karmengo Ama Ikastetxeko irakasle zein ikasleak Zornotzako kaleetatik ospatu den lasterketan, herriko beste ikastetxeekin batera egindako otoitzean eta puxiken askapenean parte hartu dugu.


"Save the Children" lasterketa Zelaieta parkean bukatu ondoren, sentsibilizazio ekitaldiari eman zaio hasiera bakea eskatu den otoitz baten bidez, ondoren bakearen aldeko konpromisoa sendotzeko lore eskaintza bat egiteko. Bukatzeko ikasle guztiak Betor Bakea kanta abestu dute eta oso sentikorra izan den puxika askapen bat egin dute.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »