Antzerkia eta enpatia, adimen emozional osasuntsuaren jatorria

2018KO EKAINAKK 11

Antzerkia eta enpatia, adimen emozional osasuntsuaren jatorria

Antzerkia adierazkortasuna, sormena, elkarrekintza, ikasketa eta buru-bizkortasuna da. Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleek primeran egiten dute eta teknika artistikoari merezi duen garrantzia ematen diote. Baloreak sustatu eta sentsibilizaziorako tresna bikaina izanik, Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeek ‘Udaberriaren Etorrera’ antzeztu dute A.I.D.A.E, gutxitu fisiko eta psikikoak integratzeko elkarteko lagunen aurrean.

 

Antzerkia mezu eta sentimenduen igorle naturala da. Ondorioz, ikusleak lagun hurkoaren egoera emozionala jaso eta ulertzen du. Honek adimen emozionalaren osasuna era nabarian hobetzen du eta Karmengo Ama Ikastexean garrantzi berezia duen balorea sorrarazten du; enpatia. Horixe da, hain zuzen, A.I.D.A.E elkarteko kideek bizi izan dutena. Batzuk antzezle, besteak, ikusle baina denak pozaren pozez igaro dute esperientzia.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »