Karmengo Ama Ikastetxeak Afrikako Gikore herriarekin elkarlanean jarraitzen du aurten ere

2023KO ABENDUAKK 14

Karmengo Ama Ikastetxeak Afrikako Gikore herriarekin  elkarlanean jarraitzen du aurten ere

Baloretan heztea ikastetxearen hezkuntza proiektuaren funtsezko ardatzetako bat da
 

Elkartasuna bezalako balioetan heztea da Kamengo Ama Ikastetxearen hezkuntza proiektuaren ardatz nagusietako bat. Garrantzitsua da haurrei talde lana irakastea, baita beste pertsona batzuekin partekatzen, malguago izaten, errespetatzen eta elkarrekin bizitzen irakastea ere.

Hori dela eta, ikastetxeak urrun daudenen premiekin, zein ingurune hurbilenekoekin konpromisoa hartu nahi izan du, eta, aldi berean, ikasleek konpromiso hori har dezaten ere. Horregatik, Karmengo Ama Ikastetxeak hainbat tailer eta ekimen antolatzen ditu urtean zehar, ikasleek elkartasuna adierazteko jarduerak egin ditzaten. Izan ere, aurrera eramandako proiektu horietako bat "Gu Gikorerekin" da, eta horren bidez Ruandako Gikore herri afrikarrari laguntzen diote urtero.

"Gu gikorererekin" proiektua duela ia bi hamarkada jarri zen abian, 2005ean, ikastetxeko ikasle eta irakasleen inplikazioarekin eta gurasoen laguntzarekin. Horrela, ikastetxeak hezten duen bitartean behartsuenei laguntza eskaintzen die.
 

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »